XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Inportazioengatik krisian dago ahate eta antzaren produkzioa
Protestak gehitzen ari dira eta produkzioa une arriskutsuan dago.Gizenaren arazoak Baxe Nafarroako Amikuze aldean nabari dira bereziki, bertako produkzioa garrantzitsua delako.
Landesetako hiri nagusian, Mont de Marsanen, iragan astelehenean nekazari manifestaldi bat izan zen.
Itxura folkloriko bat emanez, antzara talde bat manifestalarien aurrean, ohiturazko laborarien espresbideak erabili dira, pintaketak, Prefeturaren aurrean su pizteak eta azkenean ordezkaritza baten hel araztea Prefetaren bulegora.
FDSEA sindikatoaren eskakizunak jakinarazi dira.
Gobernuak ekoizpen honen defentsan ar dadien galde egin da, nekazaritzaren munduko erabakien hiri nagusi den Bruselasen.
Argi da sindikatoarentzat arazoak inportazioetatik datozela, horiek kurtsoen apaltzea eta erorketa bultzatzen dutela.
Hemen ere Europa mailan atea jo behar dute.
Landesetako FDSEA sindikatoaren buru den Pargade jaunak deklaratu digu
Sindikatoak galde egin dio dozier bat presta dezan gai horretaz, Bruselasera hel arazteko gero.
Abendoaren hasieran hori egin ondoan eza borobil bat emana izan da galde egiten zen
Ahate eta antzara gizenen produkzio egileen sindikatoak doziera ber egin dezan ministeritzak, argumentu berriekin eta sakonkiago eskatua izan zaio.
Pargadek bere deskonfiantza doi bat azaldu digu:
Baina Landesetako departamendua da horren leadera, Frantziako %53 hortik bait dator.
Pargadek erran digunaz
Bainan dio ere